Aniztasunari erantzuteko neurri arruntak

Estándar

Gaur egun hezkuntza helburuak aldatu direnez, gure metodologia eta pentsaera ere aldatu behar da egoera berria eskatzen duenari moldatzeko. Helburu nagusia, gaitasun eta garapen erritmo ezberdinei eta beraz, aniztasunari egoki erantzutearena da. Hau lortzeko, esan bezala, gure metodologia eta pentsaera aldatu behar da, hau da, jarrera irekia, antolaketa egokia, klase inklusiboak eta planteamendu integrala landu behar da.

Helburu hau lortu ahal izateko estrategia ezberdinak daude. Aniztasuna taldeka zein bakarkako ariketetan landu daiteke. Beraz, estrategia bi talde bereizten dira: talde mailako estrategiak eta banakako mailako estrategiak.

  • Talde mailako estrategien artean, lau nagusi aurkitzen dira (lan proiektua, txokoak, tailerrak eta talde malguak).

Ezagutza bat lantzeko eta ikasteko ez ezik, talde-lanean aritzeko ariketa oso aproposa da lan proiektua. Honen bitartez, guztien arteko kooperazio bultzatuz, helburu komun bat lortuko da. Talde hauetan, guztion partaidetza da ezinbestekoa, guztion iritzia eta ekarpenak aberasgarriak dira eta.

Txokoetan aritzeko aukera, oso ohikoa da Haur Hezkuntzako klaseetan. Txoko bakoitzean, alderdi ezberdinak landuko dira eta umeen arteko elkarren laguntza eta jolasa ere lortzen da. Txokoz aldatzen dira ikasleak, beraz, ezagutza ezberdinak lantzeko aukera izaten dute guztiek.

Esan bezala, ariketa mota hau Lehen Hezkuntzan eta Haur Hezkuntzan batez ere ematen dira. Beraz, beste mailatara hedatzea izango litzateke gure erronka. DBHn eta Batxilerren ez dira hauek lantzen denbora eza dela eta, eta ariketa mota hauek ume txikientzako soilik aproposak direla uste delako. Baina nire ustez, txokoetan lantzeko ezagutzak mailari eta ikasleen adinari egokitzen bazaio, ikasleek “teorian” ikasten dutena, praktikara eramateko eta ondo barneratzeko aukera ona izango litzateke.

Tailerrak antolatzeak ere ikasleen arteko konfiantza eta laguntza bultzatzeko, eta hortaz, aniztasunaren beharra eta aberasgarritasuna adierazteko eta lantzeko aukera aparta da. Ikasleen gaitasun batzuk hobetu ez ezik, aniztasunarekiko ikuspegi positiboa eta irekia bultzatzen da ere.

Eta azkenik, talde mailan aniztasunean aurrera egiteko ariketen artetan talde malguak egiten direla esan beharra dago. Batzuetan, taldeak osatzearen ekintza soila, arlo honetan sakontzeko modu ona da.

Bi talde mota sortu daitezke, gero, talde hauen bitartez, hainbat ariketa eta helburuak lortzeko. Taldeak homogeneoak edo heterogeneoak izan daitezke. Bi talde mota hauek guztiz ezberdinak dira, beraz, hauekin helburu oso ezberdinak bilatzen eta lortzen dira.

Talde homogeneotan, ezagutza maila bereko edo antzeko ikasleak batzen dira, proposatutako helburuak ahalik eta ondoen lortzeko. Talde mota hauek askotan sortzen dira eskolatan ingeleseko klaseetan, esate baterako. Modu honetan, helburuak ahalik eta azkarren lortzen dira.

Talde hauek sortzearen arrisku bat, ikasleei jarritako etiketena eta talde egonkorrena da. Alde batetik, batzuetan, maila ezberdineko taldeei etiketa jartzearen ohitura dago. Hau, ikasleen auto-kontzeptuan eta auto-estiman dauka eragina, eta askotan okerrerako. Hau dela eta, etiketa hauek jartzea saihesten saiatu behar gara. Eta beste aldetik, taldeak egonkorrak egiteko joera ere arriskutsua da. Ikasleek mailaz aldatzen dutelaren jabe izan behar gara. Hauen hobekuntzan sinetsi behar dugu, irakasle bezala, hauek motiba daitezen eta aurrera egiteko eta hobetzeko interesa jar dezaten.

Talde hetereogeneoak aldiz, maila ezberdinak eta gaitasun ezberdinak dituzten ikasleak batzen ditu. Honela, elkarren artean lagunduko dira, bakoitzak ekarpen ezberdinak egingo ditu, eta hau, taldearen lana aberastuko du. Naiz eta batzuetan talde mota hau gutxiestuta egon “denbora eta eragin eza” dela eta, denborarekin honen erabilgarritasun eta aberasgarritasunaz jabetzen ari gara. Talde hauetan, ikasleen ikaskuntzan ez ezik, hauen sozializazioan ere aurrera egiten lortzen da.

Talde mota hau eraginkorra izan dadin, irakasleak, ikasle guztiek rol ezberdinak izateko aukera dutela egiaztatu behar du.

  • Aniztasuna lantzeko, banaka egiteko ariketak ere badaude. Banakako mailako estrategiakdira hauek.Lan-plangintzabakarka egiteko estrategia bat da. Jarduera honen bitartez, irakasleak ez ezik, ikasleek ere beren ikaste eta egoera prozesuaren auto-ebaluazioa, jarraipena eta erregulazioa egiten dute.Kontratu didaktikoa, aurretik azaldutako jardueraren formalizazioa da. hau da, honetan, ikaslearen konpromisoa egiaztatzen da.Eta estrategia orokor hauekin bukatzeko, programazio malguak edo norberak zuzentzeko fitxak edo materialaklantzearena aurkitzen da. Auto-erregulazio honi esker, ikaslearen autonomia maila handitzen da, eta hauek, “bakarrik” ere aurrera egiteko daukaten gaitasuna lantzen dute.Ikusi ahal den bezala, banaka lantzeko estrategien artean, auto-ebaluazioa eta auto-jarraipena dira arlo nagusiak. Gaitasun hauek, landu eta lortu beharrekoak dira gure egoeraz jabetzeko eta aurrera egiteko prest egoteko. Beraz, taldean landutako estrategiak ez ezik, hauek ere, oso garrantzitsuak dira.Azaldutako estrategia batzuk praktikara eramaten dira, beste batzuk baizik, bultzatzen dira soilik. Denborarekin, aniztasunari erantzuteko garrantziaz jabetzen ari gara, eta honen ondorioz, gure taktikak aldatzen ari gara. Estrategia orokor guzti hauek, erabilgarriak dira zaintzen eta ondo lantzen diren heinean. Hau dela eta, aldaketa hauek aurrera eramateko prestaturik egon behar gara, jarrera irekiaz eta inplikazioaz.

Gatazken kudeaketa

Estándar

Gatazkak, pertsonen arteko behar ezberdinak topo egiten dutenean sortzen dira. Arazotxo hau hasieratik konpontzen ez bada, hau handitu egingo da krisia sortu arte. Gehienetan, krisira ailegatu denean konpondu nahi dugu arazoa. Orduan, liskarra konpontzea zailagoa denez, indarkeriara jotzen da.

Honen adibideren bat, gure eguneroko zailtasunetan eta liskarretan aurki dezakegu. Klasean, zein kalean honelako arazo egoerak emango direnez, hauen aurrean jokatzeko modu egokia ezagutu behar dugu. Horregatik, irakasleen helburuenetariko bat, ikasleek hauek konpontzen ikastea da.

Konfliktoa sortzen den momentuan, jarrera egokian eta bezain laster hau konpontzen saiatzea oso garrantzitsua da. Hauen aurrean jokatzeko bost era nabarmentzen dira:

  •       Lehia jarrera: helburuak lortzeko beste pertsona diskriminatu eta “eliminatzen” da.
  •       Akomodazioa: gure helburuak gutxiestu egiten ditugu nekatzen garen arte.
  •       Ihesa: arazoak bakarrik konponduko duten ustean egon.
  •       Kooperazioa: bi pertsonek euren helburu guztiak lortzen dituzte.
  •       Negoziazio jarrera: bi pertsonek euren funtsezko helburu lortzen dituzte.

Kooperazio jarrera egokiena izango litzatekeela esango nuke, kasu honetan, bi pertsonak euren helburu guztiak lortzen dutelako indarkeriarik gabe. Baina hau lortzea ia-ia ezinezkoa da. Horregatik, besteen artean negoziazio jarrera hobea dela uste dut, indarkeria erabili gabe, bi pertsonak euren helburu nagusiak defendatu eta lortzen dituztelako. Azkeneko hau lortzea posiblea da, bien aldetik esfortzua badago eta helburu nagusia konpartitzen badute.

Arazoa ondo konpontzeko, hurrengoko ibilbidea proposatzen da. Batzuetan ez da beharrezkoa ibilbide osoa jarraitzea, baina aukera hauek arazoak konpontzeko bideak dira:

                1. Probentzioa ez da arazoa saihestea, hau konpontzen saiatzea baizik. Hemen, hainbat gaitasun landu eta ikasiko dira klasean, ikasleak arazoei irtenbidea ematen prestatzeko:

Taldean guztien inklusioa lortu behar da. Galdera eta jolas batzuen bitartez, konfiantza, estimua, autoestima eta errespontsabilitateak landuko dira. Honela, ikasleek talde-lana, klaseko giro ona eta harreman gertuaren garrantziaz jabetuko dira. Aktibitate hauek bai klasean zein eskola osoko ikasle eta irakasleekin egitea garrantzitsua da. Azken finean, ikasleen garapena, guztion erantzukizuna da.

Beste batzuetan, komunikazio eraginkorraren alde egiten duten ariketak egin behar dira. Komunikazio berbala zein ez berbalaren arteko lotura eta kohesioa landu behar da klasean egindako jolas eta ariketa batzuen bitartez. Komunikazio eraginkorraren garrantzia transmititu behar zaie ikasleei adibide batzuekin. Esate baterako, bi pertsonen aretan komunikazioa ona ez bada, ez dira ondo ulertuko, eta honen ondorioz, gatazka sortzea litekeena da. hau saihesteko, komunikazioa landu behar da klasean

  1. 2.     Erabakiak guztien artean hartu behar dira, pertsona guztien iritzia kontuan hartuz eta hauen adostasunarekin. Ikasleek hau barnera dezaten, klasean, erabakiak guztien artean hartzeari nahiko denbora eman behar zaio. Lehenengo, gai sinpleekin hasiko ginateke, gero, zailagoak diren batzuk eztabaidatu eta adosteko.

Azkenik, klasean kooperazioa landuko da taldeko joko eta kirolaren bidez. Kooperazioa, arazoetan irtenbidea adosteko beharrezkoa den balore bat da. Beraz, aniztasunaren aberastasuna, helburu amankomun baten eta elkarrekin ikastearen garrantzia landuko da.

Beharbada, orain arte, ume txikiak izandako arazoak garrantzirik ez dutela uste zen, eta honen ondorioz, hauei behar izandako arreta ipintzen ez zitzaien. Baina, txikitan ikasten dena eta ikasten ez dena ere, gure izaera eta handitan biziko ditugun egoerak markatzen dituzte.

Hauek, arazoak saihesteko edo konpontzeko beharrezkoak diren ezagupenak dira, eta hauen lanketa klasean ere egin behar da zeharka zein esplizituki. Nik txikia nintzenean, tutoretza orduetan, zalantza eta kezka guztiak konpartitzen genituen, eta hauei proposamenak egiten genizkien guztiok. Dena den, arlo hau sakonago landu beharrekoa dela uste dut. Gero eta gehiago, honelako gaitasunak oso garrantzitsuak dira, beraz, hauen lanketa sakonagoa izan behar dela uste dut.

  • Analisia eta negoziazioa: Probentzioan arazoari irtenbiderik aurkitu ez bazaio, hurrengo pausua analisia eta negoziazioa da.

Lehenengo, pertsonekin, konpontze garapenean eta arazoarekin izan beharreko jarrera ezberdina izan behar da. Batzuetan presioak gailentzen gaitu eta galtzen ateratzen gara.

Irtenbidea adostu behar dugun pertsonarekin errespetua egon behar da, eta botere ezberdintasunik ez dago egon behar, indarkeriarik ez egon dadin. Pertsona hori entzun eta ulertu behar dugu, proposatzen duena ere ulertzeko eta adostasunera heldu ahal izateko. Proposatutako edozein irtenbide erabilgarria izan liteke, beraz, iritzi eta proposamen guztiak entzun behar ditugu.

Horretarako, autokontrola ezinbestekoa da. Batzuetan, izandako emaitza ez da bila izandakoa izango. Dena den, akatsetatik ere ikasten denez, ikuspegi positiboaz ikusi behar dugu izandako emaitza. Konponketa bilatzerakoan, gure zein beste pertsonaren sentimenduak eta helburuak kontutan izan behar ditugu, arazoari emandako irtenbidea egokia izan dadin.

Guzti hau lantzeko, nik, klasean sortzen diren arazoak guztien artean konpontzeko ariketa egingo nuke. Honela, ikasleek hauei irtenbidea bilatzen ikasiko dute, eta etorkizunerako arazoak konpontzeko estrategiak barneratuta izango dituzte.

               3.     Bitartekaritza

Bitartekari baten laguntza, konfliktoak konpontzeko tresna da soilik. Honen zeregina irtenbidea adostasunean erabakitakoa eta bidezkoa dela eta prozesuan errespetua eta kontrola mantentzen dela egiaztatzea da.

Bitartekaritza mota ezberdinak daude, formaren eta bitartekaria nor den arabera:

Lehenengo, bi aldetik prozesu hau aurrera eramateko adostasuna dagoela ziurtatu behar du. Gero, bien aldetik informazioa jasotzen da, egoeraren bi errealitate jasotzen. Ondoren, bi bertsioen inguruan bat eraikitzen eta adosten da. Hau, arazoaren sustraiak ezagutzeko eta ulertzeko ezinbestekoa da. Oinarri hau hartuta, problemarentzako konponketa adosten da. Azkenik, arazoaren inguruan hausnarketa egin eta ondorioak ateratzen dira, hurrengorako, huts egite berak saihestearren.

Nire eskolan, batzuetan psikologoa bitartekari bezala zegoen momentu espezifiko batzuetan. Honek egoeraren egokitasuna kontrolatzen zuen, gatazka handiagorik egon ez zezan. Nire ustez, bitartekari baten laguntza garrantzitsua da, beharrezkoa bada eta modu objektiboan eta profesionalean egiten baldin badu. Bestela, bi aldeen artean gatazka gehiago sortu zitzaken.

Hasieran, irakasleak gatazken kudeaketan ikasleak gidatuko ditu, baina esperientziarekin, hauek autonomoak egingo dira, eta gatazkak bakarrik konpontzen ikasiko dute.

Lehen aipatutako probentzio, analisi eta bitartekaritza garapen hori ikasleek jarraitzen ikas dezaten, klasean hainbat ariketen bitartez landuko dira.

Talde-lana, giro ona, sentimenduak, errespetua, onarpena, elkarbizitza, konpromisoa eta partaidetza lantzea, gatazkak konpontzen gai izateko oinarria da.

Proposatutako ekintza batzuk hauek dira:

Gelako asanblada: Hemen, gelako arauak guztien aretan adostuko dira. Horretarako, ezinbestekoa izango da guztion partaidetza. Ariketa honekin, adostasuna eta besteen iritziekiko errespetua landuko da.

Adostasunak/gatazka txokoak: ariketa honetan, ikasleek elkarlanean (bakarrik) arazo bati irtenbidea bilatuko diote, besteen iritzia aktiboki entzuten, errespetatzen eta adostasuna eta guztien asebetea bilatzen.

Ikasle laguntzaileak: Batzuetan, 3-4 ikasle batuko dira adostutako gai batzuetaz hausnartzeko eta erabakiak hartzeko. Honen bitartez harreman ona eta elkarlana bultzatzen da. Irakaslea hemen, koordinatzaile papera izango du.

Bitartekaritza: Ikasleei, behar izatekotan laguntza eskatu behar dutela irakatsi behar zaie. Batzuetan, irakasle, tutorearen edo jakitun baten gida eta koordinazioa beharrezkoa da.

Hausnarketa: Beste batzuetan, taldeka zein banaka, eta ahoz zein idatziz, gai eta egoera batzuen inguruan hausnarketa egingo dute ikasleek. Honela, hauen inguruan ondorioak atera, eta aldaketa eta konpromiso batzuk proposatuko dira.

Antzerkiak: Egoera kaltegarri baten antzezpena eta gero, honen inguruan ateratako ondorioak eta proposamenak komentatzea, gatazken kudeaketa lantzeko beste era bat da. modu honetan, ikasleek, arazo baten aurrean egin beharreko beste hainbat gauza ikasi ditzakete era praktikoan.

Autoreak hezkuntzan

Estándar

ETAPEN OINARRI PSIKOPEDAGOGIKOAK

Piagetek dioenez, egitura kognitiboa eraikitzen den prozesua da. Pertsonek eskematan antolatzen dituzte ezagupenak. Zerbait berria ikasten denean, eskema horiek berrantolatzen dira (konstruktibismoa).

Honen teoria errealitatean ondo ikusten da, eta ikasleak haien garapenean laguntzeko ikuspegi erabilgarria izango da. Zenbatzen dakiten ikasle txikitxoek egun batean batuketak egiten ikasiko dute. Irakaslea, gatazka kognitibo baten bitartez (adibidez, futbolera jolastuko duten ikaskideak batzea), batuketak ikasteko desioa eta beharra piztuko du ikasleen artean. Honen aurrean, ikasleek irakaslearen laguntzaz, batuketak egiten arituko dira, ezagutza berria asimilatu, haien ezagutza moldatu eta ariketa hauek egiten ikasiko dute.

Vygotskyk, garapena beste pertsonen eraginez eta laguntzaz eraikitzen den prozesua dela azaltzen digu. Ezagutza harremanen ondorioz ematen da, beraz, inguruaren eta inguruko pertsonen eragina oso handia da guregan.

Hezkuntza interakzioetan, hasieran guretzat esanguratsuak diren pertsonen apoioa eta gida jasotzen dugu, eta ikasten dugun ahala, gauzak modu autonomoan egiteko eta lortzeko gai egiten gara. Hau garbi ikusten da errealitatean islatuta, adibidez, hitz egiten ikasten dugunean. Haur txiki batek, hitz egiten ikasiko du bere gurasoak (pertsona esanguratsuak) hala irakasten diotelako. Hitz egiten ikasten dugun bezala, beste hainbat gaitasun ere honela barneratzen ditugu

Ezagutza eraikitzeko prozesua hau beti jarraitzen dugu. Beti, aurrezagutzak oinarri bezala hartuta eta gehiago dakien eta gertua den pertsona baten laguntzaz, poliki-poliki egiten dugu aurrera. Hala ikasten dugu, eta hala irakatsi beharko diegu ikasleei. Adibidez, pieza bakarreko etxea marrazten duen umeari, bi piezako etxe baten marrazkia erakutsiko dio irakasleak (gatazka kognitiboa). Honela, ikasleari etxetxoa hala marrazteko gogoak piztuko dizkio, eta saiatuko da. Praktikatuz, eta irakaslearen laguntzaz, bi piezako etxea marrazten ikasiko du. Marrazten gertatzen den bezala, ikasten ditugun gauza guztiekin honela gertatzen dela uste dut.

Irakaslea, maiz, umearentzako pertsona esanguratsua da, eta beraz, hau ikaslearen eredu izango da. Hau dela eta, bere eskutan errespontsabilitate handia daukala kontuan izan behar du, eta honen arabera bere jokaera ezagutu eta kontrolatu beharko du.

Pavlovek dioenez, gauza batzuk, erreflexua dela eta ikasten ditugu. Beste gauza batzuk, aldiz, esperientziak eta hurbileko pertsonek irakasten digutenaren ondorioz menperatzen ditugu. Teoria hau txakur batekin esperimentatuz azaldu zuen:

Txakur batek janaria ikusi eta usaintzen duenean, listu jarioaz erantzuten du. Txirrina jotzen dugunean janaria emango diogularen seinale dela irakasten diogunean, honek hau entzutean erantzun bera emango digu. Eta bi pizgarriak batera erabiltzen baditugu (txirrina + janaria gerturatu), erantzuna bera izango da ere (listu jarioa).

Txakur batekin gertatzen den bezala, guk ere hala ikasten eta erantzuten dugu. Esate baterako, irakaslea klasera gogo txarrez joaten baldin bada, ikasleek hau sumatu, beste egun batzuetan bizi izandako egoerarekin lotu eta desmotibatuko dira. Beraz, hau kontutan izanda, etorkizun hurbilean, guk irakasle bezala, ikasleak ikasteko motibatzen dituzten ariketak eta estrategiak bilatuko ditugu. Honela, ikasteko jarrera ona izango da, ikasteko gogoak piztuko dira, eta ikaste-irakaste prozesua posiblea izango da.

Skinnerrek, pertsonen zein animalien jarreran ingurunea eragile oso garrantzitsua ulertuz ere, baldintzapen operantearen teoria azaltzen digu.

Norbaiten jokaera bati ondorioak jarriz, jarrera aldatzea, irautea edo desagertzea lortuko dugu. Bi ondorio mota bereizten ditu: errefortzua eta zigorra.

Adibidez, ikasle batek ikasi badu eta emaitza onak atera baditu, opari batekin premiatzea proposatzen du Skinnerrek. Eta aldiz, pertsona honek ikasten ari bada, musika kenduko zaio ikasten bukatzen duen arte.

Eta zigorrari dagokionez, klasean musika entzuten duenaren ikaslea, Skinnerrek klasea garbitzen zigortuko luke edo klasean entzuten duen musika hori betirako kenduko ziokeen.

Nire galdera da: haurra zigortzea edo saritzea al da arazoen konponbidea?

Nola definituko zenuke gaur egungo hezkuntza?

Estándar

Gaur egungo hezkuntza integrazuizkoa da, non guztiok onartuta gauden, baina aldi berean non batzuk “ezberdinak” diren eta laguntza eta hezkuntza ezberdina jasotzen duten.

Baina etorkizunerako, gaur egun ez bezalako hezkuntza bilatzen ari gara; hezkuntz inklusiboa, non guztiok onartuak eta ezberdinak garen, eta gure behar eta ezaugarrien arabera erantzun ezberdinak jasoko ditugun.